XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guziaz ere piztu erazi bear da damu au, eta sayatu bear da bear becelacoa izan dediñ, edo confesioco Sacramentuaren gaibear eta premiazcoac becela bear dituen gauza gucíaz ornitua izan dediñ, al gucia eguitera, eta onetaraco bear dira: Andia izatea.

Guciracoa.

Ceruticacoa.

Andia, ez bicitasunean edo sentitzen dan naigabe-penan, len esan degun becela, ezpada becatua ascoan iduquitzean eta gorrotatzean, au da, gaitz gucien andien eta gucíen azcarritzaz becatua iduqui eta gorrotatzean.

Guciracoa, edo becatu mortal gucíac, bat bera camporatugabe, artzen dituena.

Ceruticacoa, edo graciaren laguntzarequiñ piztueracia, eta fedeac aguertu dituen motibo edo bideetan oñ artua, eta ez mundu onetaco motiboetan, nola liraquean, bere buruari eracarri dion desonra, lurreco ondasunen galera, arrapatu dan heritasuna, edo leguéac ipintzen duten castigu edo penaren beldurra.

Fedearen bidez daquizquigun da mubidéac bi modutacoac dira.